Mahai baten inguruan
Komatxo artean 1. Elkarrizketa literarioak 2000-2006 liburua argitara eman ondoren Mikel Asurmendik bigarren alea eman digu, Komatxo artean 2. mahai-inguruak 2002-2006. Euskal Idazleen Elkarteak bultzaturiko ekimena zela Komatxo artean euskal literaturari buruzko irratsaioa. Emanaldiaren ondoren Asurmendik Argia astekarian argitaratzen zituen eta argitaraturiko mahai-inguruen hautapena agertzen da liburuan.
Hamaika mahai inguru aurkezten ditu, hurrenkera kronologikoa jarraituz eta izenburuan aipatzen diren urteen buruan agertuak. Jarraitzen du kazetariak bere senarekin eta gaurkotasunak aginduriko zenbait gai jorratzen dira. Adibidez, Literatura eta kazetaritza deiturikoa 2002ko urrian antolaturiko jardunaldi batzuen kariaz idatzia.
Komatxo artean 2. mahai-inguruak 2002-2006:
Mikel Asurmendi. Utriusque Vasconicae. Donostia. 2007. 151 orrialde. 15 euro.
Liburuan aukeraturiko bideaz hiru zertzelada aipatu nahi nituzke. Lehena ahotsena da: ez dira hemen idazleak soilik bildu, baizik eta irakasleak, editoreak, kazetariak, hain zuzen ere sistema literarioaren barnean ari diren beste instantzia batzuen ahotsak.
Bigarrena, liburuaren nondik norakoa kontuan hartzen bada, ikuspegi zabalarekin aritu dela egilea, literatur sistemaren barnean diren alde desberdinak hartu baititu kontuan: irakurlea adibidez: Nork irakurtzen ditu euskarazko liburuak? atalean. Irakurlea, marrazkilaria, editorea... sistemaren alde oso desberdinak hartu dira kontutan, ahaztu ez diren bezala euskal literatura klasikoak izan ditzakeen arazoak. Poesia eta antzertiaren geroaz hausnarketa mamitsuak eskaini dira bilduman. Ez da polemikarik falta izan, Orixez aritzerakoan adibidez. Literatur sistema baten definizio bila gabiltzanontzat datu asko ematen dizkigu.
Hirugarrena, egunerokotasunak agintzen badu ere (Literatur belaunaldien arteko harremanaz garaiko eztabaidaren berri ematen da, edo, aipatu bezala, literatura eta kazetaritzaren arteko jardunaldiak), liburuak mantentzen du ikuspegi jasoa eta literatur sistemaren historian nagusitasuna har dezaketen gaiak jorratu dira.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.