Euskal kulturaren erakusle nagusi
625 berrikuntzatik gora izango da eskuragai aurten interneten ere egongo den liburu eta diskoaren azokan
Euskal Herriko kultura azoka handienak hurrengo ostiralean irekiko ditu bere ateak, urteroko zita luzatuz. Abenduak hirua eta zortzia bitartean Durango euskal liburu, disko eta bestelako euskarrietan argitaratutako lanen erakuslehio handiena bihurtuko da. 625 argitalpen berritik gora eramango dituzte azokaren 34. edizioa den honetara 125 argitaletxe edota erakunde ezberdinek.Urtero gertatzen den bezala, abendua hurbiltzen joan den heinean azokara begira osatutako lanen aurkezpenak etengabeak izan dira, eta beste kopuru handi bat Durango bertan azalduko da lehenengoz, inprimategiko beroa, labearena bailitzan, guztiz galdu gabe oraindik. Aukera benetan anitza da.
Ezinezkoa da, noski, Durangoko 34. Euskal Liburu eta Disko Azokan ikus ahal izango diren lan berri guztien aipamena egitea, zerrenda luzeegia litzatekeelako, baina begirada orokor bat emateak merezi du behintzat.
Idazle atzerritar ezberdinen lan ezagunak itzuli dituzte hainbat argitaletxek, aurtengo Durangoko standetan, besteren artean Stefan Zweig, Rudyard Kipling, Daniel Pennac, Dylan Thomas, George Sand, James Joyce, Jos¨¦ Saramago eta John Dos Passosen lanak euskaraz lortzeko aukera izango delarik.
Gaztetxoenek ere nahi adina istorio berri aurkituko dute. Azken Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazitako pertsonaitxo bera protagonistatzat duen liburu berria kalean da, Jonasen pena, Juan Kruz Igerabideren testuak eta Mikel Valverderen marrazkiekin. Marrazkigile berak Bernardo Atxagarekin batera osatutako Bambuloren azken abentura ere, Ternuako penak tituluduna, bertan izango da.
Gazteei zuzendua dago Juan Luis Mugertzaren Lehen aldiz, eta euren hitz egiteko moduaren ingurukoa da hain zuzen Imanol Esnaolak osatutako Gazte euskaldunen lagunarteko hizkera hemen eta orain. Euskal hizkuntzaren esparru ezberdinak lantzen dituzte Urtzi Ihitzak osatutako Euskal Hiztegi esoterikoak eta baita Juan Mart¨ªn Elexpururen Euskal lizunkeriaren antologia ere.
Jon eta Jexux Aizpuruak Barandiaranen biografia idatzi dute eta Andoni Ega?ak berriki hildako Basarri bertsolariarena. Euskal Herriko zinemagintzari gainbegirada ematen dio Carlos Rold¨¢nek El cine vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997) liburuan. Poesian, Markuletaren Hauta lanerako poemategia dago.
Ram¨®n Saizarbitoriaren azken lana, Aberriaren alde (eta kontra) titulua daramana, ziurrenik gehien espero direnen artean egongo da. Durangora eramango du orain artean ipuina jorratutako Inazio Mujika Iraolak bere lehen eleberria, Gerezi denbora, eta bertan izango da ere Anjel Lertxundiren Gogoa zubi.
Arantxa Iturberen Ai, ama! liburuak amatasunaren inguruan idazleari sortu zaizkion hainbat pentsamendu eta sentsazio berri kontatzen ditu. Xabier Mendiguren Elizegik, aldiz, bere nerabezaroko oroitzapenetan zehar bidaia proposatzen du Nerabearen biluzia lanean. Bidaia fisiko modura antolatuta dago Lurdes O?ederraren Eta emakumeari sugeak esan zion, idazleari andrazko baten barne bilakaera existentziala azaltzeko erreminta gisa balio diona. Irlandara joan da Paddy Rekalde, bertan Whiskey koloreko gauak kokatzeko, eta Harkaitz Canok aldiz gertuago mugiarazten ditu bere Pasaia Blues eleberriko hari ilunak.
Liburuak ez diren beste euskarriek ere badute lekua Durangon. Joseba Sarrionandiaren Hau da ene ondasun guzia lana interes handia piztuko duten liburu eta diskoak osatzen dute. Bere hamasei poema irakurtzen ditu egileak diskoan, eta beste hainbeste musikaturik daude. Liburuak, ostera, pertsonaiaren biografia du ardatz nagusi. Euskarri ezberdinen konbinazioa du ere Argiak prestatutako lanak. Euskal ikuspegitik mendeari begiratzen dion eskaintza da, alde batetik mahai-jokoa eta bestetik liburua eta CD-Roma dituena. Argiaren mahai-jokoa eta Gure mendea dituzte izenburu.
Haurrentzako aproposa izango da aurten Txirri, Mirri eta Txiribiton eta Euskadiko Orkestra tituluarekin kaleratutako abesti sorta berria. Tapia, Leturia eta Amurizak, bestalde, Bizkaiko kopla zaharrak bildu dituzte eta Euskal Herritik kanpo bizi diren hainbat egileren lanak jaso ditu Basque Electronic Diaspora #1 titulua daraman konpaktoak. Pastoraletan urtetan ibilia den Jean Bordaxarren Adixkideer diskoa Durangon eskuragai izango da, Xabier Montoiaren Lagunak, adiskideak... eta beste hainbat lagun lana bezala, eta han izango da ere Lorelei taldearen azken diskoa, ...tatuatu zenidan zeruan. Euskal musika panoramako beste hainbat egileren presentzia ez da faltako aurten Durangon Utikan, Imuntzo eta Beloki, Jabier Muguruza, Betagarri, Skunk, Kashbad, Su ta Gar eta beste hainbat bezala.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.
Archivado En
- Durango
- Discograf¨ªas
- Ayuntamientos
- Ferias
- Discos m¨²sica
- Comunidades aut¨®nomas
- Ferias libro
- Establecimientos comerciales
- Bizkaia
- Administraci¨®n auton¨®mica
- Administraci¨®n local
- Industria discogr¨¢fica
- Libros
- Bibliotecas
- Pa¨ªs Vasco
- Literatura
- M¨²sica
- Servicios informaci¨®n
- Espa?a
- Administraci¨®n p¨²blica
- Comercio
- Cultura