"Bukatuko zenuen zerbait?"
Erremediorik gabe Durango dator, heldu da aurtengoan ere euskal idazleok malenkonia saihestezinean murgiltzen gaituen gertakizuna. Durango negua da, bizitza zikloen errepikatze etengabeaz eta gure iheskortasunaz ohartarazten gaituen haize hotzaren intziria. "Durango badator, Durango badoa, eta gu joango garenean, ez itzultzeko izango da".Durangok kontuak atera beharraren aurrean jartzen gaitu. "Aurten bukatuko zenuen zerbait" esaten dit auzokoak, eta okindegian, eskola-kide izandakoak, Atxagak eta Lertxundik nobela bana aurkeztuko dutela. Nik iaz aurkeztu nuela erantzuten diot, baina laster konturatzen naiz aurrekoan izan zela, edo aurrekoaren aurrekoan. Jauna, nola joaten zaidan denbora eta zenbat gorrotatzen dudan Durango.
Izan ere, Durangorik ez balitz, auskalo gure existentzia ez ote litzatekeen etenik gabeko egunen eta gauen segida baketsua, zeintzuetan maitasun galduei buruzko lerro triste baina gozoak idatziko genituzkeen, ardoa urdailean bereziki ondo jalkiko litzaigukeen egunsentietan, edo garratzak, ozpin bihurtuko litzaigukeenetan, funtzio metabolikoa apetatsua baita. Baina batez ere lagun artean jan-edanean gaudela gure obra amaigabea etxean daukagula jakingo genuke, ez ordea emazte garratz eta zikoitz baten antzera zai, baizik eta denboraren zentzurik gabeko maitalea bezala esperoan, gozo, noizbait, datarik gabe burutuko dugunean, idatziriko hoberena izateko ametsa dariola lerroetan.
Eta Durangorik ez balitz, jende arruntari, idazten ez duenari alegia, idazten dugunoi zoriontsua eta axolagabea iruditzen zaigun horri, ez litzaizkioke azokan erositako egunetik zabaldu gabeko liburuak pilatuko, hautsa hartu besterik ez, eta gogorarazten diotenak telebista gehiegi ikusten duela. Durango heldu da ordea, eta denbora ahitu dela diosku; papera zuri harrapatuz batzuk, eta lanak amaitu gabe asko.
Noski, beti geratzen da hurrengo Durango baten esperantza, hurrengorako lana amaitzekoa, alegia. Horregatik, udako Durango bat antolatu beharko lukete, idazle atzeratuek beste aukera bat izan dezaten. Gainera, utzi beharko ligukete aurreko urteetan azalduriko lanak berriro ere aurkezten. Ez legoke gaizki, Durango bat, alegia, erabateko fideltasunez urtero errepikatuko litzatekeena; Durango baten ondoren bestea, zeinetan, idazle berek, urteak joan eta etorri, liburu bera aurkeztuko luketen, eta erosle berdinek lan bera erosiko, kazetari berek liburu salduena zein den galdetuko eta politiko berek deklaratuko zein den, urte horretan ere, erosi duten liburu bera.
Era horretan errazago bailitzateke urtero Durangoz artikulu bera idatzi behar duenarentzat ere, esateko, gero eta gehiago argitaratzen dela, gehiegi apika, saldu gutxi egiten den arren, eta irakurri gutxiago.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.
Archivado En
- Durango
- Discograf¨ªas
- Opini¨®n
- Ferias
- Discos m¨²sica
- Comunidades aut¨®nomas
- Ferias libro
- Ayuntamientos
- Administraci¨®n local
- Industria discogr¨¢fica
- Administraci¨®n auton¨®mica
- Bizkaia
- Establecimientos comerciales
- Bibliotecas
- Libros
- Pa¨ªs Vasco
- Literatura
- Servicios informaci¨®n
- M¨²sica
- Espa?a
- Administraci¨®n p¨²blica
- Comercio
- Cultura